XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

63 / IA IA HIL ZUTEN MOISES! Haur zela, ito-zorian egon zen Moises; baina txit bereziki zaindu zuen Jainkoak, hura, gizon egitean, bere Herriaren buruzagi eraiki nahi zuelako.

Moisesen Liburutik hartua da Irakurgaia.

Aitzina-aitzina, juduak biziro gorroto zituen gizon bat gertatu zen Ejiptoko Errege, eta asko zirelako gorroto zituen juduak.

Beraz, judutar haur-muttiko guztiak itoarazteko agindua eman zuen

Harta, bada, judutar ume bat jaio zen eta, oso ederra zelako, ezkutatu ta bizirik gorde zuen bere amak.

Umea, baina, denboraz, handiegia egin zen ezkutuan edukitzeko eta, nola bizirik atera, asmatu behar izan zuen amak.

Zumezko otzare bat egin zuen eta bikez pintatu, urik sar ez ziezaion; gero otzarea, semetxoa barruan ipinita, hibaiko uretan igeri utzi zuen.

Binbitartean alaba zelatan jarri zuen, zer gerta.

Printzesa bat etorri zen hibaira igerira, eta printzesaren mirabeetako batek zarea ikusi zuen, hibai-ertzeko urak zeramala.

Atera ezazu! - agindu zuen printzesak.

Hala egin zuen mirabeak, eta haurraz hainbat errukitu zen printzesa non gordeta edukitzea erabaki bait zuen.

Berehartan, handik zehar zihoan haurraren arreba, eta esan zuen: Nahi duzu horzai (umezai) bat aurki dezadan? Eta printzesak hari: Bai!.